XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ia burni-urtu guzia altzairutarako erabiltzen da.

Beraz, salda urtuki au, artean ixurki dagola, biurgallu tresnaetara eramaten dute, aietan eraz-aldatu, errefinatu-ta, aizkenik, altzairutzeko.

Meaki auek, fosforo oso gutxi daukaten arren, salda-urtuki bereziak ematen ditute, eta Thomas-biurgalluetan landu bearrak dira.

Thomas izen au asmatzallearena dute; injeniero ingelendar bat zan Thomas ori.

100-etik 70 altzairu, ontzi auetan igaroarazia da.

Nolabait esateko, pertz aundi bat da biurgallua bera; burni-xaflazkoa; ta barrunbea arrillo zartakaitzez jantzia du.

Altzairuari tasun bereiziak emateko, beste meaki batzuek naasten zaizkio burni-urtuari: ferro-manganesoa, altzairu goxoa ateratzeko; manganesoarekin egindako salda bat, altzairu gogorrak ateratzeko.

Naasteari karea botatzen zaio, geiegi daukaken fosforoa iltzeko.

Etxekoandre batek eltzekari baten osaki guziak aragia, lekakiak, e.a. antolatu dituanean, eltzea sutan jarri, ta ordutan egon bear izaten du egosi-zai.

Thomas-biurgalluan ordu laurden batean, altzairu biurtua gelditzen da burni-salda.

Lapiko aundi au, ordea, sutan ez baña, aize-laixter bizi batean jartzen da, naaskari guziak irabiotu dizaizkion.

Lortu dan altzairuaren irtenbide izango dan erretenari, benetako su artifizialak darizkio.

Leenbizi, gar mottel bat, pittinka, margo askotariko biurtzen dijoana.

Ondoren, buztin-oria, su artean, txingar-sortak botatzen dituala.

Berriro, gar aundi bat ateratzen da.

Karbonoak, erretzen dijoan bitartean, lantoki aundiari argi-egiten die.

Meakitik

Baña, zer da, labegore baten barruan gertatzen dana? Ze mixteriozko jokuk biurtzen du burni-meakia burni-salda?.

Egia esateko, oso eginkizun errexa du, ta bere oñarria millaka urte ontan ezaguna.

Hititarren burni-labeetatik Bilbaokoetara, esate baterako, dagon aldea, sukin errekaian bakarrik dago: aiek egur-ikatza erabiltzen zuten; auek, kok-ikatza.

Aundian ere ez dira, noski, berdiñak: hititarrenak edo ejiptoarrenak etziran, emen zearka ebakia ikusten degun au bezain gore altuak.

Dorre luze onek 4-tik 8 metrora dauzka zerzenean.

Onen barruan, meakia ta kok-ikatza, mallaka pillatzen dira, bata bestearen gañean.

Azpikaldean dauzkan zorroten batzuetatik, aize beroa ematen zaio, bero-giro ikaragarriraño berotua, barruko kok-ikatzaren erreketa bizkortu ta eragin dezan.

1.800 edo 2.000 gradutaraño berotutakoan, meakia urtu egiten da, burnia beeko arragora jexten dijoa, ta an karbonoarekin alkartzen da, burni-salda sortzeko.

Au, meakiak berekin duan lur-zaborraz estalia egon oi da; zabor oiek, sukaldariak lapikoari patxa bezelaxe, kentzen dizkiote.

Kondar oiek ez dira, ordea, alperrik galtzen; zementoa, naaskiak eta trenbideetako zepa egiteko erabiltzen ditute.

Baña, jarrai dezaiogun gorearen labe ondora jexten dijoan salda urtukiari.

Kok-ikatza eta mea-malla berriak sartu ta sartu ari zaizkio labeari goiko aotik.

Metal urtuaren zati bat eunetik amar gutxi gora beera ondarrezko moldeetara eramaten dute, eta aietan gotortzen da, eta totxoka gelditzen.